Untxia

EZAUGARRIAK

  • Ornodunak dira.
  • Lau hanketan ibiltzen dira.
  • Ile asko dute eta belarri handiak dituzte.
  • Txuriak, marroiak, grisak edo beltzak dira.
  • 4 hagin dituzte eta horietatik bi oso luzeak.
  • 1.5kg-8kg artean pisatzen dute.
  • Bizi-itxaropena: 8-12 urte.
  • Oso inteligentzia maila altua dute; pertsonak eta euren izena bereizteko gaitasuna dute.
  • Atentzioa eta maitasuna behar duten animalia sozialak dira.
  • Arrak 3-4 hileren ostean iristen dira sexu-heldutasunera. Aldiz emeak, 4-6 hilabetetara.

ARRAZA EZAGUNENAK

  • Angora: 70€ inguru
  • Arlekina: 20 € inguru
  • Lionhead: 50€ inguru 
  • Flandeseko untxi erraldoia: 100€ eta 150€ artean
  • Europarra: 50€ eta 60€ artean

 

ABANTAILAK

  • Oso animalia garbiak dira, euren burua garbitzen dute. Kaiola behar bezala garbitzen bada, ez dute usain txarrik izaten.
  • Ez dira animalia zaratatsuak.
  • Oso sozialak dira. Ez dute inongo arazoerik beste animalia batzuekin bizitzeko orduan.
  • Elikadurari dagokionean, ez dute gastu ekonomiko handia.
  • Oso ondo egokitzen dira etxe edo pisu txikietan bizitzera.
  • Ikasteko gaitasun handia dute.

 

DESABANTAILAK

  • Animalia delikatuak dira; hezurrak  hauskorrak dira, eta eskuetatik eroriz gero, animalia kaltetu daiteke.
  • Sarritan eskuilatu behar dira. Astean hirutan eskuilatzea gomendatzen da etengabe jausten zaielako ilea eta urtean bizpahiru aldiz mudatzen dira.
  • Haginak uneoro hazten dituzten animaliak direnez, guztia hortzikatzen dute. Hau horrela izanik, esparru txiki batean babestea kableen arriskurik ez egoteko.
  • Egunero orduerdiz egon behar da kaiola kanpoan gutxienez.

ZAINTZA

  • Bere azazkalen hazkuntza eta belarrien garbiketa zaindu beharrekoak dira.
  • Ezin daiteke askotan bainatu. 
    • Lehortzerakoan, ezin hobeto lehortu beharra daikagu, arnasketa-arazoak saihesteko.
  • Orraz ezazu ahal duzun guztietan hortz luzedun orraziarekin. 
  • Sabel aldean ile bolarik ez sortzeko, malta ematea gomendatzen da. 
  • Elikadura moduan kalitate oneko belarra, elikagai kontzentratuak, pentsu lehorrak eta  elikagai freskoak behar ditu egunean bi aldiz.
    • Kontuz! Ur asko eta bitamina gutxi dituzten fruta eta barazkiek beherakoak eta deshidratazioak eragin diezazkiokete.
ZAILTASUN MAILA
3.5/5