Txakurra

EZAUGARRIAK

  • Txakurrak beraien pisuaren arabera sailkatzen dira: 
    • 5 kg baino gutxiago → Txakur nanoa
    • 5-14 kg → Txakur txikia
    • 14-25 kg → Txakur ertaina
    • 25-50 kg → Txakur handia
    • 50 kg baina gehiago → Txakur erraldoia
  • Txakurren altuera asko aldatzen da arrazaren arabera:
    • Txikienek: 15 cm
    • Handienek: 1m<
  • 8-20 urte bitartean bizi ohi dira.
  • Animalia haragijaleak dira.

ARRAZA EZAGUNENAK

  • Labrador retriever:1200 € inguru
  • Artzain-txakur alemana:400€-800€
  • Yorkshire terrier: 500€-1000€
  • Beagle: 600€-1300€
  • Golden retriever: 400€-1500€
  • Chihuahua: 700€-800€

ADOPTATU AHAL DEN NEURRIAN!

 

ABANTAILAK

  • Konpainia ematen dute, eta hori oso garrantzitsua da osasun mental ona izateko.
  • Oso lagunkoi eta maitekorrak dira.
  • Txakurra edukitzeak bizimodu sedentario ekiditen du, izan ere, animalia egunero paseatzera atera behar da.
  • Sozializatzen laguntzen dute.

DESABANTAILAK

  • Denbora eta zaintza asko behar dituzte
  • Txakur bat edukitzeak kontuan hartu beharreko inbertsio ekonomikoa dakar.
  • Etxeak garbiketa gehiago beharko ditu.
  • Alergiak eragin ditzake.
  • Hotel eta apartamentu gehienetan ez dira onartzen.

.

ZAINTZA

  • Elikadura: Txakurkumeei egunean hiru aldiz eman behar zaie janaria eta helduei egunean behin edo bitan. Janariarekin batera, beti jarri behar zaio ur freskoa ontzi batean. Txakurrari elikagarria pentsu bat eman behar zaio.
  • Ibilaldiak: Txakurrak egunean behin baina gehiago atera behar dira kalera bertan beraien beharrak ase ditzaten. Txakurren gorotzak jaso eta beraientzat dauden zabor ontzietara botatzea oso garrantzitsua da.
  • Higienea: Txakurrak gutxi gora behera hilabetero bainatu behar dira, baina beraien ilea egunero orraztuz gero, denbora gehiago itxaron genezake bainu batetik bestera. Honez gain, oso garrantzitsua da animaliaren ile eta azazkalak moztea.
  • Hezkuntza: Txakurrei bgeraien beharrak non egin eta leku batzuetara sartu ezin direla erakutsi behar zaie. Gauza hauek azaltzerako orduan ez da ohiu egin behar, honela animalia beldurtu besterik ez baitugu egingo.
  • Albaitaria: Oso garrantzitsua da gure txakurra noizean behin albaitariarengana eramatea, honela infekzio eta gaixotasunak ekiditen baititugu.
ZAILTASUN MAILA
3.5/5