Minipig

EZAUGARRIAK

  • Hasieran txikiak diren arren, 36kg eta 72kg artean pisatzen dute handiak egiten doazten einean.
  • 12 eta 15 urte arteko bizi itxaropena dute.
  • Ikusmen onik ez duten arren, usaimen eta entzumen bikainak dituzte.
  • Sudur motza, belarri txikiak, eta buztana kiribilduta izan beharrean, zuzena dute.

ARRAZA EZAGUNENAK

  • Sei espezie mota daude:
    • Pipona pig 
    • Painted mini pig
    • Ginearra
    • Yucatánarra
    • Kunekune
    • Feral
  • 1000€ eta 6000€ euro artean dago hauek erostearen kostua.

ABANTAILAK

  • Inteligentzia maila handia dute. Hau horrela izanik, oso azkar ikasten dute euren egin beharrak non egin behar dituzten (betiere ondo irakatsiz gero).
  • Oso garbiak dira.
  • Etxetik kanpoko espazioak gustuko dituzte.
  • Gizakiok garbitzeko erabiltzen ditugun produktu berdinekin garbitu daitezke (gel berdina, txanpu berdina…).
  • Katuekin erlazio ona izan ohi dute.

DESABANTAILAK

  • Etxetik kanpoko lekura guztietan, jendearen arreta bereganatuko du.
  • Azal sentikorra dute.
  • Gizakiarenak bezalako gaixotasunak izan ditzakete; horregatik, ohikoa da gaixotasun desberdinak elkarren artean transmititzea.
  • Inteligentzia maila altua dutenez, arreta handia behar dute entretenituta egoteko.
  • Txerri-apatxak zorrotzak dira eta ubeldurak eragin ditzakete zapaltzen bazaituzte.
  • Txerriak direnez, jardina edo landare eremuak suntsitzeko joera edukitzen dute.

ZAINTZA

  • Orojaleak izanik, haragi eta barazkiak jan behar dituzte.
  • Mini pig txerrien pentzu bereziei esker, behar dituzten bitamina, mineral, proteina, zuntz eta karbohidratoak eskuratuko dituzte. 
  • Bizitzako lehenengo 10 asteetara euren Aujeszky gaixotasunaren aurkako txertoa jarri behar zaie.
    • Bigarren dosia lehenengo dosia jaso eta 13-14 asteetara izango da.
    • Hirugarren dosia bigarren dosia jaso eta 24 asteetara izango da.
    • Behin hau eginda, Legeak dioenez, derrigorrezkoa da, txerria lau hilabetero bakuntzea bere bizitza osoan zehar.
  • Izerdi guruinik ez dutenez, beharrekoa da hauek freskatzeko gune bat izatea.
  • Irantzi egin behar dira, etorkizunean gaixotasunik izan ez dezaten.
ZAILTASUN MAILA
4.5/5