Katua

EZAUGARRIAK

  • Etxeko animalia ugaztun txikia da.
  • Gorputz indartsu eta malgua dute, ilez estalia.
  • Gutxi gorabehera 2,5-7kg artean pisatzen dute.
  • 12-14 urte bitartean bizi dira.
  • Entzumen eta usaimen ona eta iluntasunean ongi ikusteko gaitasuna dute.
  • Berez, haragijaleak dira; hala ere, gaur egun, janari industriala ematen zaie gehienbat.

ARRAZA EZAGUNENAK

  • Birmaniarra: 600/900€
  • Ekialdekoa: 850/1100€
  • Persa: 400/600€
  • Siamesa: 280/1000€
  • Maine Coon: 750/800€

            

ABANTAILAK

  • Lagun eta bidelagun bikaina da.
  • Espazio txiki batean bizitzera ondo moldatzen da.
  • Ez duzu paseatzera joan beharrik.
  • Independentzia: gure konpainia behar duten arren, bakardadea ere maite dute.
  • Oso garbiak dira.

DESABANTAILAK

  • Isurketa garaian ilea botatzen dute: udaberrian eta batez ere udan.
  • Alergia sor dezakete: katuen ileak eta lepoak.
  • Altzariak urratzen dituzte.

ZAINTZA

  • Birmaniarra:
    • Bere ilea orraztea komeni da erregulartasunez leun eta distiratsu mantentzeko. Horretarako, altzairuzko eskuila erabiltzea gomendatzen da.
  • Ekialdekoa:
    • Bere ilajea mantentzea erraza da, 10 egunean behin eskuilatzea nahikoa da mantu eder eta leun bat gordetzeko. Buztana da arretarik handiena jarri behar zaion gorputz-atala, ile-korapiloak egiteko joera baitu.
    • Lorategia duen etxe batean zein apartamentu batean eduki daiteke, baina azken kasu horretan, ez da harritzekoa kanpora irten eta paseoak emateko nahia izatea.
  • Persa:
    • Elikagaiek kalitatezkoak izan behar dute, eta proteina eta mantenugai ugari izan behar dituzte, indartsu eta aktibo mantentzeko. Pentsua janari lehorra da, katuentzat bereziki egina. Proteina, mineral, bitamina, karbohidrato eta koipeetan duen konposizioak indarra eta energia asko ematen diete katu hauei. Ez da gomendatzen zerealik ematea digestioa errazteko.
    • Ilajea zaintzeko, astean bitan eskuila edo trapu leun bat pasatzea nahikoa da. Modu honetan, hildako ilea kentzeko eta ile berriaindartsu eta distiratsu hasiko da.
    • Begi eta belarrietan zikinkeriarik ez dela pilatzen zaindu behar da. Gasa da zikinkeria kontu handiz kentzeko elementurik onena. Oso zikina edo lokatzez betea badago, lehorrean garbitzeko erabiltzen den xanpua erabili daiteke.
  • Siamesa:
    • Arraza hau garbia eta zehatza da norbere eguneroko higienean. Nahikoa da bere osasun erretilua (bandeja sanitaria) garbi mantentzearekin eta azkazalak zorroztu ahal izateko hazkagailu bat eskaintzearekin.
    • Bere ilea astean bitan orraztea gomendatzen da. Horretarako, ile motza duten katuentzat erabiltzen diren orraziak erabili behar da.
  • Maine Coon:
    • Elikadura eta ilea zaindu beharra besterik ez dago katu honen zaintzan. Berarekin jolasten saiatu, egunero ariketa fisiko pixka bat egin dezan.
    • Ilea zaintzeko eta korapiloak saihesteko, maiz eskuilatu behar duzu (astean hiruzpalau aldiz). Era berean, komeni da malta ematea, ile-bolak kentzeko eta, horrela, ileari distira emateko.
ZAILTASUN MAILA
3/5