Arraina

EZAUGARRIAK

  • Arrainontzietan 2-3 urte bizi ohi dira.
  • Itxura eta kolore guztietakoak izan daitezke.

ARRAZA EZAGUNENAK

  • Guppy arraina: 2-3€ 
  • Neon arraina: 1,25-1,75€ 
  • Platy arraina: 3€ 
  • Molly arrain beltza: 1-2€ 
  • Disko arraina: 40-50€ 
  • Betta arraina: 5-10€ 
  • Aingeru arraina: 5€ 

ABANTAILAK

  • Ez dute zaratarik ateratzen.
  • Ez dute arreta handirik behar.
  • Arrainak begiratzea oso lasaigarria da.
  • Ez da arriskutsua umeentzat.

DESABANTAILAK

  • Akuarioa prestatzea nahiko garestia da.
  • Arrainontzia mantentzeak lan handia eskatzen du.
  • Ezin dugu beraiekin jolastu.

ZAINTZA

  • Informazioa: Arrainak erosi aurretik, oso garrantzitsua da eduki nahi duzun espeziearen zaintzei buruz informatzea.
  • Arrainontzia: Bilatu eduki nahi duzun espeziearentzat egokia den arrainontzi bat.
  • Uraren garbiketa: Saiatu zaitez ura egoera ezin hobean mantentzen, uraren kalitateak arrainen osasun-egoeran asko eragiten baitu. Arrainontziko uraren % 30 astean pare bat aldiz aldatzea gomendatzen da. Arrainontziko ur guztia ezin da grifokoa izan, honek kloroa baitu eta horrek arrainak hil ditzakelako.
  • Oxigeno-ponpa: Oso garrantzitsua da uretan behar beste oxigeno egotea, izan ere, arrainek uretan dagoen oxigenoa arnasten dute.
  • Tenperatura: Arrain bakoitzak tenperatura jakin bateko ura behar du. Ziurtatu zure arrainontziko ura bertan bizi diren espezieetara egokitzen dela.
  • Elikadura: Arrainak egunean behin edo bitan elikatu behar dira, espeziearen arabera. Gehienetan, janari lataratua nahikoa da beraientzat, baina salbuespenak egon daitezke, beraz, ongi informatu zaitez zure arrainen nutrizio-beharrei buruz.
ZAILTASUN MAILA
1/5