Txakurren jabeek identifikatuta eduki beharko dituzte txakurrak. Txakurraren lepoaren ezkerraldean albaitari ofizial batek —forala edo udalerrikoa— edo horretarako gaitutako albaitari pribatu batek egindako mikrotxip bat jarriko da. Animalia identifikatzen ari den albaitari ofizialak edo gaituak Txakurraren Kartilla Ofiziala eta agiri bat beteko ditu EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (aurrerantzean AIEO) animalia erregistratzeko hilabeteko epea izango dute, txakurrak jaiotzen direnetik edota eskuratzen dituztenetik. Animaliaren jabeak AIEOri jakinarazi behar dio erregistroko daturen bat aldatzen bada, jabea aldatzea, helbide aldatzea, txakurraren galtzea edo lapurtzea bezala. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren eta baldintza bereziak betez eduki beharreko txakurraren jabeen betebeharrak ere ezartzen ditu Dekretu honek.

euskadi.eus