Gabonen atarian gaudela, laster entzungo dira bolanderak, txapliguak eta askotariko petardoak han eta hemen. Askok horietaz gozatuko dute, bolborazko artefaktu horiek sortzen dituzten argiek, soinuek, distirek eta txinpartek hipnotizatuta. Baina aldi berean, arriskutsuak izan daitezke horiek manipulatzen dituztenentzat, eta izugarrizko beldurra eragiten diete beste hainbati, autismoa duten umeei eta animaliei batez ere. Hala, elkarbizitza sustatu guran, egunotan suziri horiek moderazioz jaurtitzearen aldeko kanpainak zabaldu dituzte hainbat udalek.

hiruka.eus