Dagoeneko bete-betean gaude sartuta udan, eta, ondorioz, baita urtaro beroko jaietan ere. Horrek esan nahi du, garai honetan, animalia mota eta kopuru handi-handiak erabiltzen direla. Hau da, pertsonek erabiltzen dituzte animalia horiek, gizakiek gozatzeko. Arazoa zera da, animaliek ez dutela gozatzen, alderantziz, estresatu egiten dira, nekatu, sufritu, tratu  txarrak hartzen dituzte, torturak jasan eta heriotza pairatu. Esan eta baieztatu dudan hauxe inork zalantzan jartzen baldin badu, gomendatzen diot ikus ditzan Askekintza kolektiboak egin dituen azken bideo eta dokumentalak. Animaliekiko sentiberatasun ñimiño bat duen edozein pertsonak, uste dut frogatu ahalko duela egia dela adierazi dudana.

naiz.eus